2008-01-27

GOGORATZEN NAIZ.../ RECUERDO QUE...

Guraso, ikasle, ikasle ohi, irakasle!
Ikastolaren historiaren egilea izan zara hemen egindako urteetan.
Zergatik ez diguzu kontatzen iruzkinen atalean eta lerro gutxi batzuetan , duzun oroimena, gertatutako bitxikeriaren bat, sortzen zaizun hausnarketa, edo bururatzen zaizun galderaren bat, ba al dakit nori...; hori dena laguntzeko historia labur-handi hau osatzen?
Esaterako:
Irakasleak: Zer pasatzen da baten burutik, ia hogeita hamar urtez ikastolan lanean ibili ondoren, erretiroa hartzear dagoenean?
Ikasle ohiak: Zer datorkizu gogora, hainbat urte eta gero, Arantzabela entzutean?
Gurasoak: Nola heldu zinen ikastolara? Zergatik ekarri zenuen hona zure semea/alaba?

A todas las madres, padres, profesoras/es, alumnas/os y exalumnas/os:
Tenemos una historia y muchos recuerdos de los años que hemos hecho en la Ikastola.
¿Por qué no nos cuentas en el apartado de comentarios y en unas pocas líneas un recuerdo, una reflexión, una anéctota… o haces una pregunta a quien quieras; algo que nos ayude a completar la historia de Arantzabela? Por ejemplo:
Profes: ¿Qué siente uno, cuando después de casi treinta años en la ikastola está a punto de jubilarse?
Exalumnas/os: Cuando llevas fuera de la ikastola… años, oyes Arantzabela y piensas…
Padre/madre: ¿Cómo llegaste a la ikastola, por qué llevaste a tu hij@ a Arantzabela?

18 comentarios:

Anónimo dijo...

GOGORATZEN DITUZUE OLITEKO JAIAK? 1991ean egindako irteera batean bigantxa azkar batek (latina ere dakiten horietako batek) ikasle motel bat elastikotik hartu eta arrastaka eraman zuen kaletik gaueko entzierroan: anbulantzian Iruiñeako ospitalera ziztu bizian (ñiño, ñiño…), lagunen oihuak, negarrak eta mutilaren kezka… (handiagoa espero zuen gurasoen errietarengatik zeramatzan urradurengatik baino). Azkenean, zorionez… ez zen ezer gertatu, sustoa eta batalita bat lagunei kontatzeko.
Aitor! Hurrengoan Vista y al toro, motel!
Xabier Galarraga

Anónimo dijo...

SALIDA A BELAGUA, OLITE. En 1991 encontramos los dos únicos autobuses con parrilla de Euskadi: uno de Gasteiz y otro de la Tafallesa. Se subían las bicicletas, tiendas de campaña, comida para toda la semana, todo atado con una cuerda de sokatira; sesenta alumos, irakasles, nuestras incondicionales madres, coches, furgoneta…
Y todavía se quejaban porque los autobuses eran viejos y no tenían video.
¡Pero andaban! Bueno, es un decir.
Xabier Galarraga

Anónimo dijo...

KONTURATU ZARETE hasierako ikastolan irakasle guztiak ume-moko batzuk zirela?
Konturatu zarete oraingo irakasle gehienak 50 urte inguruan dabiltzala?
Konturatu zarete hemendik hamar-hamabost urtera irakasle asko, aitona-amona koadrila galanta, batera jubilatuko dela? A, ze panorama!
Bixar E.

Mertxe eta Karmele dijo...

Urtero garai hau ailegatzen denean gogoratzen naiz Abelinaz, ingeleseko irakaslea izan zena. Orain dela 10 urte hil zen istripu baten ondorioz, Santa Ageda egunean hain zuzen ere. Hala ere ez dugu ahazten.
Karmele

Anónimo dijo...

Ikastolako garai bateko irudiak gogora ekarri nahi izaten ditudanean, aurpegi asko etortzen zaizkit burura, batzuk oraindik geurekin jarraitzen dutenak, beste asko berriz aspaldian ikusi ez ditudanak. Baina aurpegi guzti horiekin nahasian edo... Zuhatzako isla. Zergatik ote?

Cuando quiero recordar aquellos años del comienzo de la ikastola, me vienen a la mente caras,algunas de ellas de compañeros y compañeras que siguen en el tajo codo con codo a mi lado, otras de gente que hace tiempo no veo. Pero mezclada con esas caras aparece casi siempre la imagen de la isla de Zuhatza. ¿Por qué será?

Joxe Amenabar

Anónimo dijo...

Son muchos los recuerdos que tengo de mi paso por la Ikastola Arantzabela. Fueron unos cuantos años, de 2º de EGB hasta 8º de EGB. ¿Dónde ha quedado la EGB? Ahora se llama ESO. Buaaaaa!!!!! Pues sí, han pasado muchos años.

Yo también recuerdo con mucho cariño y mucho agrado los días que pasé en la Isla de Zuaza. Entre piraguas, tablas de surf, algas y chalecos salvavidas pasábamos esa primera semana de Septiembre antes de empezar el curso.

Allí aprendí a nadar, hay queda eso.

Iván Pinto.

Anónimo dijo...

Hola a todos:
Quiero aprovechar este bloc para enviaros a todos un rucuerdo muy cariñoso de toda esta familia, ya que de un modo u otro tuvimos unos lazos, para nosotros muy importantes y enriquecedores que han dejado recuerdos, anécdotas pero sobre todo un montón de amigos. Recuerdo la ilusión de muchos por luchar por mejoras, reuniones, charlas, las salidas de Belagua, Zuaza, Espejo, Salinas, Bakaikoa y un montón de sitios más, actividades mil, alumnos que ya tienen sus 30 y que emociona verlos, padres, profesores y allegados que cuando nos vemos también se nota que algo nos unió, nos unió un gran esfuerzo común lleno de ilusión y que pasados ya 25 años yo no sepa como reducir, en pocas lineas, el buen sabor que dejó en nosotros. Desde este lugar, que ya sigo hace tiempo y que si duda será un referente de todos, queremos felicitar a todos por el 25 aniversario y aunque me repita, enviar todo nuestro cariño a todo aquel que de una forma u otra nos encontramos en nuestra Ikastola Arantzabela.
Puri Gutiérrez y familia

Adelina Uriarte dijo...

Orain dela 9 urte nere alaba nagusiena beste ikastola batetan matrikulatzeko asmoa nuen, baina, auskalo zergatik, Arantzabelan agertu nintzen eta Celia Alday-rekin hitzegin ondoren, Arantzabelan aurrematrikula egitea erabaki nuen. 3 alabak bertan daude, baina aurten lehenengoak ikastola utzi behar du beste nonbaiten jarraitzeko. 9 urte asko zirela ematen zuen orduan, baina azkar pasatu dira. Ez naiz batere damutu, egin nuen aukerarekin. Egin behar dugun aukera berrian, asmatzea ere espero dut. Edozein modutan: Zorionak zuen lanagatik! Eta mila esker gure seme-alaben heziketan uzten duzuen arrastoagatik.

Adelina Uriarte

Anónimo dijo...

orain dela urte asko gasteizetik jun nintzela eta arantzabela utzi nuela 6urte nituela.Oroitzen naiz patioan zeuden metalezko kolumpioak:
Muxu asko guztiei
Haizea Unanua Fz de Pinedo

Anónimo dijo...

Nire ahizpa eta ni duela 10 eta 12 urte direla utzi genuen Arantzabela. Egunero etxe aurrean ikusten dugu ikastola eta egunero han igarotako une guztiak gogoratzen ditugu. Eskerrik asko aspaldiko ametsa egi bihurtu zenuten guraso eta irakasleei; zuek euskera ikasteko aukera eman zeniguten. Besarkada handi bat

Anónimo dijo...

Gogoratzen egiten genituen asteburuetako mendi irteerak?? Altxorraren bilak? Galduta ibili ta gero, euriarekin (Aralarren) ze gogokin hartu genuen patata tortila hura?? Gure irteerak, Zarautzen "los niños de la carpeta" deitzen zigutenean, edo bazkari aurkezpen lehiaketak egiten genituenean?? Ta zer esanik ez azken eguneko dantzaldiez... batalita ugari daude kontatzeko Xabi...
Iratxe Goikoetxea

Anónimo dijo...

Nire bihotzean beti egongo da Arantzabela Ikastola. A ze momentuak patioan! Ta pinotxon, dantza egiten!! Ze ondo pasatzen genun elurretan jolasten patiotik ihes egiten genuenean plastiko batzuekin!! Ez genuen ezer behar: gure irudimena, soilik. Ta ze lagun onak ginen... Irakasleak ere, primerakoak. Baliteke oso sentimentala izatea, baina 25. urteurrenaren ospakizunean pentsatzen dudanean, emozionatzen naiz. Orain dela 12 urte utzi nuen ikastola, ta orain bueltan!! Bihar ikusiko gea!!

Ana Bernal

Unknown dijo...

Gogoratzen naiz,orain arte arantzabelako irakasleek niri eta beste batzuei gauzak irakasteko egin duten lan guztia eta horrexegatik eskertzen diet.
Agur.

monika dijo...

nire ahizpa eta ni duela urte asko juan ginen ikastolatik

Anónimo dijo...

Qué recuerdos nos vienen a la memoria leyendo todos los comentarios. Cuantas salidas al monte, cuantas fotos hechas, cuanto aprendieron nuestros hijos y ahora vemos los resultados:companerismo, solidaridad y otras muchos cosas.
Qué recuerdos de Zuaza, cuantos chistes a la noche y las madres y monitores que trabajamos con los más pequeños. Seguiria escribiendo pero... hay que dejar sitio para otros.

Anónimo dijo...

Qué recuerdos me vienen a la memoria al leer todos los comentarios. Fuimos de los primeros padres en inagurar la Ikastola, "el patio sin asfaltar, que cuando se caian los niños qué rodilllas..."".La primera salida al monte alguna niña en hombros de su padre (bueno eran dos). Las primeras salidad a Zuaza

Anónimo dijo...

kaixo!!
Ni orain dela urte batzuk ikastolatik joan nintzen baino oraindik ditut buruan arantzabela ikastolan pasatako momentu guztiak!! Ezin dut ahaztu euskarari ze garrantzia ematen zenioten eta ikusten oraindik jarraiztaen duzuela eta hori ziugarria da benetan!!segi horrela!!
Nire etxetik muxu pila guztientzat ta ez badakizue nor naizen berdin du baino bakarrik esaten dizuet motor batek arrapatu ninduela ta ikastolara aulki gurpildun batean joan nintzela!!
milaka muxu Joxe Amenabar,Xabi Galarraga ,Celia(nire garaian zuzendari),Karmele, Marian Urturi, Puri, M Carmen, Maite (ikastola txikiko irakaslea) etb ez zaituztet inoiz ahaztuko!!!!

SEGI HORRELA
IKASTOLA EZ DUT INOIZ AHAZTUKO!

MARIA PORTILLA
BIHOTZ BIHOTZEZ

Anónimo dijo...

Gaur jakin dut Aranzabelako Izaskun Basaras nere gelakidea atzo utzi gintuela eta ikastolako webgunean sartu naiz, orain 20 urte neska lasai eta irribarretsu harekin batera bizitakoa burura etorri zaidanean.

Agur Izaskun, bihotzean gordeko zaitugu.

Virginia Perez.