2010-01-28

SANTA AGEDA

Datorren ostegunean Santa Ageda bezpera ospatuko dugu eta arratsaldean, eguraldiak laguntzen badu, auzotik abesten ibiliko gara. Hau da erabiliko dugun abestiaren letra:

SANTA AGEDA

Aintzaldu daigun Agate Deuna
bihar da ba Deun Agate
etxe honetan zorion hutsa
betiko euko al dabe
Deun Agatena batzeko gatoz
Arantzabelako haurrak
iaz lez hartu gagizuz eta
zabaldu zure sakela

Zorion etxe hontako denoi
oles egitera gatoz
aterik ate ohitura zaharra
aurten berritzeko asmoz
ez gaude oso aberats diruz
ezta ere oinetakoz
baina eztarriz sano gabiltza
ta kanta nahi dugu gogoz

Santa Ageda bezpera dugu
Euskal Herriko eguna
Etxe guztiak kantuz pozteko
aukeratua duguna
Santa maitea gaur hartu dugu
gure bideko laguna
haren laguntzaz bete gentzake
egun hontako jarduna

(Hurrengo zatia 6.mailakoek bakarrik abestuko dute geriatrikoan)
Aiton-amonak bihotz-bihotzez
maite zaituztegulako
zuenganaino hurbildu gara
ta pozik jarri beharko
Gure kantuzko ahalegintxo hau
har ezazue haintzako
zuen irripar goxo horrekin
nahikoa da guretzako.


Praktikatu nahi baduzue hartu makila eta entsaiatu hemengo grabaketarekin:


El próximo jueves por la tarde, si el tiempo nos lo permite, celebraremos la víspera de Santa Águeda cantando por el barrio. Aquí hemos escrito la letra que vamos a entonar. La última estrofa solo la cantarán los/as alumnos/as de 6ºcurso en su visita al geriátrico.
Si queréis practicar podéis coger la makila y ensayar con la grabación que hemos puesto aquí.