2007-12-14

LIBURUAREN ETA DISKAREN AZOKA

Badakizue dagoeneko ikastolako Oihan gurasoen elkarteak Liburuaren eta Diskaren Astea antolatzen duela Gabonetako oporren aurreko astean. Ekimen horren harian, aurtengoan, zera otu zaigu: alde batetik, ipuin kontaketa saio bat egitea. Agurtzane Villate ilustratzaileak irudiak egiten dituen bitartean ipuina kontatuko du. Bestetik, haur eta gazteen literaturari buruzko mahai inguru bat egitea. Han izango ditugu Xabier Etxaniz, Patxi Zubizarreta eta Manu Lopez idazleak.
Kontua da bi ekintza horiek egun eta ordu berean egingo ditugula: abenduaren 18an, asteartea, 18:00etan. Era horretan, umeak ipuin kontalaria entzuten duten bitartean, gurasook gai interesgarri horri buruzko mahai inguruan parte hartuko dugu.
Bestalde, Liburuaren eta Diskaren Azoka egingo dugu aurten ere abenduaren 18, 19 eta 20an, 17:15etik 18:30era. Aprobetxa pasatzeko eta diskak eta liburuak merkeago erosteko!

Como ya sabéis la asociación de padres y madres Oihan organiza todos los años la Semana del Libro y del Disco, justo la semana anterior a las vacaciones de Navidad. Este año hemos pensado organizar dos actividades simultáneas: por un lado, la ilustradora Agurtzane Villate contará, a la vez que ilustrará, un cuento. Por otro lado, habrá una conferencia en torno a la literatura infantil y juvenil en euskara en la que tomarán parte los escritores Xabier Etxaniz, Patxi Zubizarreta y Manu López.
Estas actividades se llevarán a cabo el martes, 18 de diciembre, a las 18.00 h. Asimismo, se realizará la Feria del Libro y Disco los días 18, 19 y 20 de diciembre, desde las 17.15 hasta las 18.30 horas. Aprovechad para adquirir libros y discos a mejor precio que en las tiendas.
Oihan Guraso Elkartea

No hay comentarios: