2007-10-15

BILERA OROKORRA

Dakizuenez batzorde bat eratu dugu ikastolan eta beraren ekimenez, urtero ospatu eta lantzen diren ekitaldiez gain (Olentzero, Euskararen astea, krosa...), proiektu-asmo batzuk proposatzera gatozkizue ikasturtean zehar burutzeko ospakizun gisa.

Orain arte buruan darabilguna honako lau ekimenetan laburbil daiteke:
1. Ikastolaren ibilbidearen (historikoaren?) erakusketa bat.
2. Ikastolaren egungo dinamika islatuko duen argitalpentxo bat (aldizkari formatuan)
3. Euskal Herriko jai tradizional baten agerraldia: Santa Ageda bezpera.
4. Jaialdi-ikuskizun bat areto itxi batean.

Batzorde antolatzailearen plangintza dagoeneko martxan izan arren, jakinarazi nahi dizuegu ez dagoela inondik ere itxita. Hortaz, edozein ekarpen, laguntza, iradokizun... atsegin handiz jasoko genuke.

Hau guztia zehazten eta koordinatzen hasteko, bilera zabal baterako gonbidapena luzatzen dizuegu datorren urriaren 26rako, ostirala, ikastolaren barruko areto-patioan, arratsaldeko 5:30ean. Bilera horretan plangintzari buruzko argibideak emateaz gain, Santa Ageda entseguetarako egutegia finkatuko dugu.

Como sabéis hemos puesto en marcha una comisión cuya finalidad no es otra que organizar y dinamizar diferentes eventos y actividades a lo largo de este curso, además de los ya tradicionales entre nosotros (Olentzero, Euskararen Astea, Cross...)
Las siguientes propuestas podrían sintetizar lo trabajado hasta este momento por dicha comisión.

1.- Exposición sobre el camino recorrido por la ikastola desde su creación.
2.- Edición de una revista que recoja la dinámina actual del centro.
3.- Escenificación de una fiesta tradicional vasca: "Santa Ageda bezpera".
4.- Fiesta- espectáculo en recinto cerrado.

Queremos haceros saber que, a pesar de que esta comisión organizativa lleve un tiempo trabajando sobre este plan, el mismo no se halla de ninguna manera cerrado. Por lo tanto, recibiremos con agrado cualquier propuesta, idea, sugerencia o ayuda que podáis aportar.

Así pues, con el fin de concretar y organizar todas las ideas anteriormente expuestas, os llamamos a una reunión que se celebrará el
próximo 26 de octubre, viernes, a las 17:30 en el patio interior de la ikastola. En la misma se os informará sobre el desarrollo del plan de actividades y se establecerá el calendario de ensayos para la fiesta de Santa Ageda.

1 comentario:

Adelina Uriarte dijo...

Egunon!
Lehengo egunean komentatutakoaren arabera, 25.urteurrenarekin lotutako komunikazioak bidaltzeko problema zela eta honako hau bururatu zait:
blog honetan gure posta elektronikoa zuei bidaltzeko aukera izan ez gero, pixkanaka-pixkanaka eta ziurrenik uste baino lehen, helbide mordo bat edukiko zenituzkete. Horrela blogean zerbait inportantea publikatu ez gero, klik bakar batekin guztiei abisua bidaltzeko aukera izango zenuketen.
Adelina Uriarte